andoni egana
HITZ ETZANAK

Etxeak

2018ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Adina pilatu ahala aldatu egiten omen da pertsona. Eta akaso gehien aldatzen da errukiortasunean, enpatia gaitasunean egungo hitzetan.

Joan zen astean azaldu zen telebistan gizonezko bat tertuliakide mordoxka baten aitzinean bere kasua kontatuz. Krisiak erabat jota utzi omen zuen; bere enpresako hamar langileak despeditu behar izan omen zituen lana erabat urritu zitzaiolako; bere etxeak galdu egin zituen eta etxegabetutzat jotzen zuen bere burua; krisiak eta ondorengo gainbeherak matrimonioa ere apurtzea ekarri omen zion... Eskatu omen zion laguntza herriko alkateari, baina ez omen zuen erantzunik jaso; gainerako gizarte laguntzarik ez omen zaio iristen zorrak dituelako Ogasunarekin nahiz Gizarte Segurantzarekin...

Ez dakit behar hainbat ez naizen zahartu, errukiaren marra daukadan oso ezlekuan edo begirada zorroztu didan bizimoduak. Harritu egin nintzen tertuliakide guztiek gizon haren azalpenak hain onbera entzun zituztenean. Inork ez zion esan «etxeak» pluralean esatean bere burua ere salatzen ari zenik, monopoly-a jolas polita dela irabazten ari zaren bitartean, hamar langile haietakoren bat egongo zela berea bezain egoera etsigarrian. Printza bat erruki baino ez nuen sentitu. Eta ez dakit hori ona den...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.