andoni egana
HITZ ETZANAK

Irina

2018ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Liburu bati edo besteari ekiteko arrazoiak askotarikoak izaten dira. Batzuetan belarrietara iristen zaizu halako liburu baten berri, eta joan eta propio erosten duzu eta segidan irakurri. Besteetan, etxean auskalo noiztik zegoen liburu bati ekiteko gutizia izaten duzu. Hurrena, asper-asper eginda zaudelako, begi bistan harrapatzen duzun lehenengoa hartzen duzu esku artean...

Ez zen nik ekarria eta han zebilen, gaupaseroa parrandan bezalatsu, inora ezkutatu ezinik, oraintxe jangelako mahaitxoaren gainean, oraintxe sukaldean fruten ondoan, oraintxe komuneko bideak zertarako balio duen frogatuz. Han zegoelako irakurri nuen Nacho Carreteroren Fariña. Sarrerako pasadizoa Galiziatik Portugalera bizikletak estraperloan pasatzen dituenari buruzkoa ona eta laburra iruditu zitzaidan, edozein ikastarotan desenfokea zer den azaltzeko lagungarri. Ondorengoa, ongi dokumentatu eta ahobizarrik gabe kontaturikoGaliziako narkotrafikoaren gaineko kronika da.

Aginteak, eta orain gutxiago, ez du, ordea, barkatzen. O Groveko alkate ohiaren ohorearen kontra zihoala eta, liburua bahitzea erabaki zuen herenegun Madrilgo epaile batek. Raperoak kartzelara, Arco azokako Santiago Sierraren artelana kendua... Ez da giro oraintxe!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.