andoni egana
HITZ ETZANAK

Hankartekoa

2018ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Lehendik ere bazuten arrazoirik asko, baina gobernutik iritsi zaien gutunak asaldatu ditu. Bati baino gehiagori entzun diot inguruan horixe bakarrik falta zitzaiela, azala behar duela galanta, aurpegira barre egitea dela hori, merezi luketela gutunak itzuli eta paper artean itotzeraino estutzea... Eta kalera irten dira. Ez dakit gobernuak badakien zer galdu gutxixeago duenak zor zaiona irabazten ez badu gerlari gogorraren planta hartzen duela. Lehen ere edadetu bati esker ipini zen purian sumindu aditza. Lehen ere adinekoen ahoetatik entzun genituen krisiari, ekonomiari eta sistema kapitalistari buruzko gogoetarik argi eta sustraituenak.

Bada bizitzarik lanari utzi ondoren ere. Aspaldidanik entzun izan da sortu orduko zaharkitua zen txiste bat: «Zer dauka jubilatu batek hankartean?». «Beste jubilatu bat!». Txiste beraren aurrean bi aukera daude: gobernuak ulertzen duen moduan hartu eta kar-kar-kar barrez hasi, agintearen eta bizitzaren ikuspegi oso atzerakoia erakutsiz, edo txisteari buelta eman eta dauden sasoian daudela bizitzaz eta buru-gorputzez askatasunez gozatzen dakiten bi jubilatu irudikatu sexu orala praktikatuz.

Lehen ikuspegia dutenen barrea bigarrena daukagunon irribarreaz gainditzeko ordua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.