Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Iritzia Baigorri-Barakaldo

Publizitatea

Iritzia

HITZ ETZANAK

Baigorri-Barakaldo

 

2017-09-14 / Andoni Egaña

Antolatzaileak den-dena ongi lotu nahian ibiliko dira sortzaileek euren lana ahalik eta askatasun handienez burutu dezaten; epaileak ariko dira lapitzak zorrozten; gai jartzaileak gai sakon, arin, mamitsu, egungoen... bila; bertsolariak doinuak ikasten, sortzen edo bereganatzen, errimategia zehaztu eta berritzen, lagunartean bildu eta euren buruak probatzen. Lantegi horretan ibili izan eta utzia dugunok lasaitu bat sentitzen dugula onartzearekin batera zerbait eskas sumatzen dugula ere aitortu beharko dugu. Nork bere burua estutzeak bietatik baitakar, onetik eta txarretik.

Herenegun aurkeztu zuten hamazazpigarren Bertsolari Txapelketa. Euskal Herrikoa. Propio idatzi dut horrela, 1935etik lehen aldiz Euskal Herriko zazpi lurraldeetan jokatuko baita. Antolatzaileek hala azpimarratu izan ez balute oharkabean pasatuko zitzaigukeen datua. Ni neu behintzat orain arteko hutsuneaz ohartu gabe nengoen, eta aurtengoaz ez nintzen jabetuko inork esan ezean.

Ekialdeko haizea inoiz baino indartsuago dabilen irail honetan jakin dugu Baigorritik Barakaldorako ibilbidea egingo duela txapelketak. Gabonak aurretxoan txapela izango da albiste. Berria, ordea, irailean heldu zaigu.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak