andoni egana
HITZ ETZANAK

Txapela

2017ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Jokin Altunak irabazi zuen joan zen igandean lau eta erdiko finala. Amezketarra txapeldun. Igandekoaren osteko elkarrizketa eta titularretan maiz azaldu da bere herriaren izena: «Amezketaren txapela», «Amezketak jantzi du txapela». Jokin herrian oso txertatua dagoelako, herri txikia delako, herri-nortasunari ondo eutsi diolako Amezketak... izan daitezke arrazoi. «Amezketarra» ez da gainera edozein hitz euskaldunontzat Fernandoren garaitik hona.

Antonio Zavalari zor dioguikerketa lana. Sortu baitzen zalantza Fernando amezketarra zen edo ez. Amezketan bizi eta hil zela bagenekien. Aita Adunakoa zuen eta ama amezketarra. Hamaika senide ziren eta gainerako hamarrak Adunan jaio ziren eta bertan bataiatu zituzten, ordea. Ez zatekeen harritzekoa, beraz, Fernando bera ere Adunan jaioa izatea.

Ederra litzateke orain Fernando amezketarrari Fernando adunarra deitzen hasi beharra! Ez dugu aldaketa premiarik. Aita-amen ezkontza-paperen data eta Fernandoren jaiotzarena parez pare hartuta uler daiteke dena. Senideetan zaharrena zen Fernando. Ama ezkondu aurretik geratu zen haurdun, eta herritik jaioterrira joan zen Fernando izatera, zer entzungoaren beldur edo. Beste garai batzuk. Txapelik gabeak nonbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.