andoni egana
HITZ ETZANAK

Lainoa

2018ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Ez dakit non ibiliko zaren. Kalean segur aski. Ez dakit non egongo naizen. Akaso etxean.

Martxoaren 8 honek badakar nobedaderik. Urteetan ohiko ziren deialdiei greba hitza erantsi eta etxeko edo zaintza lanetan ere planto egiteko asmoa, eta gizonezko oro sentitu gara interpelaturik. Jada ez daukagu beste aldera begiratu eta disimulatzeko txistua jotzen hasterik. Eta gure lehen babes mekanismoa izan da deialdiaren inguruan sortu diren berri askotarikoen ulergaiztasuna aipatzea: «Izugarrizko behe-lainoa sortu dute, eta normala da guk ezer argi ez ikustea». Manifestazio deialdiak han-hemenka barreiaturik; lanuzteak batzuk goizez, besteak arratsaldez eta ordu-kopuru jakinik gabekoak; egunean zehar burutuko diren ekintzetan gizonezkoon presentzia zenbateraino den ongietorria, premiazkoa, eskertzekoa... zehaztu gabe; Emakundeko burua bere kargu-moduak greba egitea eragozten diola aitortuz; zalantza, norbere etxeko leihoan amantalen bat bistaratuko den ala ez.

Galduta. Deseroso. Erdigunetik kanpo behin aurkituko eta ohituraren faltan non kokatu asmatu ezinik. Halaxe gaude. Behe-lainoarena ez da goitik begiratzera ohituak gaudenok asmaturiko aitzakia baino. Lainoa, mendeetan saretu ez den laino itxi hori, gure-gurea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.