andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezequiel

2018ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Ondarroako kuadrilla batek eta Luis Angel Matek duten harremanaren berri izan genuen atzo. Guk tabernan ezagutu genuen txirrindulari bat, Larrainetan. Sarreran, hormaren kontra, txirrinda bat. Karreran zebilen norbaitena zen, koadroari itsatsia zenbakia. Guretzako kafe bana eskatu, eta begi-zeharka begiratu genion. Hirurok ginen bezero. Ez zen ume-umea. Zaildua zegoen. Bakarrik. Apala zirudien. Gureak ez ezik harena ere kobratzeko eskatu genion zerbitzariari. Eta harritu egin gintuen bere neurririk gabeko esker onak. Kafe huts bat zen eta! Zenbakiaren bidez jakin genuen bere izena: Ezequiel. Eta ez dakit Itoiz nuen gogoan edo Martxel Mariskal, baina esker oneko pertsona hari segizioa egitea erabaki nuen. Atzean ibiltzen zen. Baina hurrengo urtean hobeto ekin zion. Eta are hobeto hurrengoan... Tropelaren puntan azaltzen hasi zen gero. 2010ean Espainiako Itzuliko etaparik gogorrena irabazi zuen eta bigarren egin zuen sailkapen nagusian, Nibaliren atzetik. Poz ulergaitza sentitu nuen... Positibo emateagatik zigortu zuten berehala. Han bukatu zen bere txirrindulari karrera. Lau urtera Auzitegi Nazionalak arrazoia eman zion bere helegiteari, baina berandu zen ordurako. Eta guk... Guk bagenekien kafe hutsa zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.