andoni egana
HITZ ETZANAK

Giltzurruna

2018ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Elkarri begira geratu ginen Peña eta biok. Ez genekien nondik ekin inoiz entzundako gairik katramilatsuenaren aurrean: «Zuek biok ezkonduta egon zarete hainbat urtean. Orain, banatzeko erabakia hartu duzue. Eta hasi zarete ondasunen banaketa egiten. Etxea batentzat eta autoa bestearentzat; diskoak, batzuk batentzat eta besteak bestearentzat; liburuekin gauza bera; bitxiak... Halako batean, Andoni ohartu da duela urte batzuk giltzurrun bat donatu ziola Anjel Mariri. Eta giltzurrun hura itzul diezaion erabaki du».

Behartutako gaitzat jo genuen duela hogei bat urte. Duela hiru-lau Estatu Batuetan kasu berbera gertatu egin zela jakin ahal izan genuen. Horrek erakusten diguna da irudimentsua ez ezik, pertsona animalia mendekuzalea dela. Eta inbidiosoa ere bada... auzokoak zer, guk huraxe nahi.

Berdintasunean, baina guztiok ongi bizi ahal izatea da ezkerraren goiburu. Garai batean, Italiako ezkerrak atera zuen lelo bat pentsamolde hori muturreraino eramanda: «Guztiok Ferrari bana». Baina egun egoera horretatik ezin urrunago gaudenez, pribazitate eskubidearen urraketa gaitzetsi arren, behiala Peñari bezala begira geratu natzaio Iglesiasen eta Monteroren txalet erosi berriko giltzurrun formako piszinari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.