andoni egana
HITZ ETZANAK

Sinadurak

2017ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Alexandro Handia; Simón Bolívar; Napoleon Bonaparte; Karlomagno; Winston Churchill; Mahatma Gandhi; Fidel Castro; Leonardo da Vinci; Pablo Picasso; Isaac Newton; Marie Curie; Albert Einstein; Charles Chaplin; Harpo Marx; Marilyn Monroe... Eta baita Lewis Carroll, Franz Kafka, Mark Twain, Beethoven, Bob Dylan, Jimi Hendrix, Jon Sarasua ( 1991, Donostia, Belodromoa), Maurice Ravel, Sting eta Atahualpa Yupanqui ere. Eta Diego Armando Maradona, Martina Navratilova, John MacEnroe, Lionel Messi...

Umetan egun eguzkitsu eta luzeetan nork geure itzalarekin egiten genuen jolasean gertatzen zitzaigunaren antzekoa ari zaigu gertatzen Katalunia eta hango gorabeherekin. Ihes egiten hasi eta ezin; harrapatzen ahalegindu eta ihes egiten.

Astearte iluntzean Parlamentuko hitzaldiei eta ondorengo sinadura ekitaldiko irudiei begiraegon nintzen. Askori geratuko zitzaigun ez baina bai edo bai baina ez deituriko sentsazioa. Puigdemont hasi, Forcadellek segi, Junqueras eta beste hiru lagun ondoren, independentzia deklarazioa sinatzen ikusi genituen. Ni lasaiago geratuko nintzatekeen seitik bat bederen ezkerrez sinatzen sumatu izan banu. Ezkerrak ziren, eta dira, mundua dantzan jartzeko trebetasun berezkoa dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.