andoni egana
HITZ ETZANAK

Partida

2018ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Duela hiru-lau aste hasi ziren, ehun egunen faltan. Tarteka sumatuko duzu telebista-pantailan iragarkia: «Hainbat egun falta dira Munduko Futbol Txapelketa hasteko». Eta pentsatzekoa da estreinako eguna hurbildu ahala sarritzen joango direla iragarkiok. Futbol mundialei buruz pentsatzen dudana ezaguna da, eta harritu egiten naiz beste inori horrelakorik ez entzutean. Jokalarien opor-egunetan jokatzen den zerbait ez da oso serioa, eta itxuratik eta marketinetik gehiago du egiazko jokotik baino. Frantziako Tourra azaroan burutzearen pareko zerbait, alegia.

Mundua mundu, Europan jokatzen ari denak piztu digu interesa egunotan. Urritik hona bati baino gehiagori sumatu diot, neu tartean, Europarekiko mesfidantza. Babes handiagoa espero zitekeen hasieratik. Gero, Katalunia eta Belgikaren arteko lagunarteko partida bat ikustera mugatuko ginela zirudien. Baina azken asteotan tartean sartu dira Suitza, Finlandia eta Alemania ere. Eta batik bat Eskoziatik heldu diren berriek ikusarazi digute Espainiak ez duela hain erraz irabaziko, bere «dinbi-danba» estiloari kataluniarren «tiki-taka» diplomatikoak min eman diezaiokeela. «Oraindik partida dago— esango luke, azalean trakets eta funtsean arrazoiz, futbolari batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.