andoni egana
HITZ ETZANAK

Zain

2018ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Ohikoa zen guretzat autoak gutxiago, garraio publikoa bakanago eta sosak ere urri ziren garaietan. Errepide ertzean zutik, hatz lodia etzan beharra zegoen autoren batean eseri nahi bazenuen. Zain ordu asko emanak gara. Eta deigarria iruditzen zait hainbestek eta hainbestetan egiten genuen horri euskarazko izenik inoiz ez asmatu izana. «Auto-stop» egitea deitzen genion hasieran, eta gaztelerak ekarri zuen gero «dedo» egitearen esamoldea.

Lehengo aldean gutxi ikusten dira orain auto-stop eginez. Onera ere egin dugu zenbait arlotan. Autoa eskuragarriagoa da gehienontzat eta, batik bat, zerbitzu publikoek lehen ez zuten ugaritasun eta maiztasuna dute. Ohitu egin gara erosotasunera eta, tamalez, ohitu egin gara beldurrera ere. Inoren autoan sartzeak beldurra sortzen du, ez baitakizu gidaria nor den ere. Inor autoan hartzeak beldurra ematen du, gerta daitekeenaren aurrean legediak zer dioen ere ez baitzara jakitun. Erosotasuna batetik, ezagutzen ez denarekiko beldurra bestetik... auto-stoparenak egin du.

«68 urte eta auto-stopean ibili behar izatea ere...» irakurri diot Tolosaldea Buseko gidarien greba dela-eta kaltetua den herritar bati. Eta neure burua irudikatu dut errepide nagusira irten eta Donostiara auto-stopean abiatzen. Uff! Ze pereza!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.