andoni egana
HITZ ETZANAK

Libre...

2018ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Esperientziarik ezean, lanik ez, eta lanik ezean, eskarmenturik ez. Gazte askori hala gertatzen zaiola bagenekien. Harrera elkarteko bi kidek bestelakorik ere kontatu berri diote egunkari honi: «Orain, curriculuma eta esperientzia eskatzen dira, eta 20-25 urtez espetxean egon denak ez du horrelakorik. Beraz, eskaintzen zaiena lan prekarioak dira». Libre geratzen ari diren preso ohi asko 55 urtetik gorakoak direnez, arazoaren larria begi bistakoa da. Aho handiz esango dute kartzelaren helburua bergizarteratzea dela, baina Estatuak kalean uzten zaituenerako utzi zaitu kanpoan.

Eta 55 urteren jira horretan hasten baikara gehienak jubilazio kontuetan pentsatzen, ez da arazo txikiagoa preso eta iheslari ohien erretiroarena «espetxeko urteetan ez baita kotizatzen edo munduan zehar ibili diren kide asko ez baitira aritu beren izenean». Gutxieneko pentsioa jasotzeko baldintza hamabost urtez kotizatzea denez, preso ohi asko ez da horretara ere iristen, eta nik uste, Estatuak presoa bere egiten duenez, gutxieneko kotizazioa zor liokeela.

Arazoaren ifrentzuan ezin dut burutik kendu bertsolari zahar batek aspalditxo esan ziguna: «Erne, herriaren alde lan egiteak ez dik kotizatzen eta! Iritsiko zaizue ordua eta berandu izango duk ordurako...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.