andoni egana
HITZ ETZANAK

Alanbrean

2017ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Gure herriko moila txikia da. Inguruko herrietakoek guri adarra jotzeko «putzuzulo», «piszina»... deitzen diote, nahiz eta ideologikoki ikasi berriari segiz, handi/txiki, hotz-hotzean eta ñabardurarik gabe, zer hobesten duten galdera eginez gero «txiki» hautatuko luketen gehien-gehienek.

Moila txiki horretan ikusi izan ditut zinta zapal bat lotu morrutik beste ertzen batera eta funanbulismo ariketak egiten. Egokia da horretarako, erorienean eta marearen arabera, metro beteko edo pare bat metroko altuera baino ez baitute uretara, eta gainera, moila txikia izaki, samurra eta azkarra baita zintarako itzulera. Errepidean pasieran doazenak geratzen dira une batez begira, baina ez da jendetzarik pilatzen aldi berean. Oso bestelako kontua litzateke zinta bera Kursaaletik Victoria Eugeniara lotuko balute. Altuera handiagoan, uretara gozo erortzeko aukerarik gabe... jende samaldak bilduko lirateke zer ikusiko, zer gertatuko, noiz lasaiturik arnasa hartuko eta noiz minari eutsi ezinez negar egingo. Eta onar dezagun bi kasu horietan arriskua litzatekeela oso desberdina, baina ariketa, azken batean, bera dela!

Horrelakoak gara nonbait. Morbosoak. Orain, gainera, morboso kontalariak, kamera beti prest zer atzemango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.