andoni egana
HITZ ETZANAK

Nahasian

2018ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Bereizketak egiten hasita, bi pertsona-modu badira, nahiz inor ez den erabat sail batekoa edo bestekoa izango. Batzuk hobeak dira zutikako harremanean; besteak jarritakoan hobeto moldatzen dira. Abierako hitz eta tonu egokiak aurkitzen dituzte lehen sailekoak, baina laster agortzen dira berriketaldian. Bigarren sailekoek motz ekiten diote diosalari, baina denborak aurrera jo ahala asmatzen dute bileraren gune bihurtu eta protagonista izaten.

Sagardo denboraldia hasi berri da. Ez da huskeria Euskal Sagardoa sor-markara sagardogile gehiago bildu izana; sagardo gehiago egin izana ere ez; ezta bertako sagarrarekin egin ahal izateko sagasti-hektarea gehiago izatea ere. Produktuak desoreka sor badezake ere, prozesua izan dadila orekatua.

Sagardotegien balio erantsia, ordea, lehen hitzetan aipatu dudan hori apurtzetik dator. Beste jantokietan ez bezala, sagardotegian zutikako eta eseritako harremanak nahasi egiten dira. Zureekin zaude une batean, eta hurrengoan, beste batzuekin. Mahaian ainguratua zegoen pertsona serioa joango da upel artera, eta aingerutua itzuliko da handik puska batera. Filosofo handi baten esana da: «Ez zagok sagardotegiak bezalako psikologo-kontsultarik. Hemendik ez duk inor triste ateratzen!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.