andoni egana
HITZ ETZANAK

Boladak

2018ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Kanpotik begiratuta betiere, izan zen bolada bat zerbait handia prestatzen ari zela iritsi zitzaiguna. Ez zela txantxetako kontua. Ez zutela atzera egingo. Politikariei tira egiten ziela kaleko jendeak. Asko, Espainiako Gobernuak egiten zuena egiten zuela, kanpoan zeudela jada mentalki.

Beste bolada bat izan zen, iazko irailaren hasieratik urriaren bigarren astera bitartekoa, bi-hiru urtean iritsi zitzaiguna berretsi zuena. Bazekiten zer nahi zuten eta bazekiten nola lortu. Modu eredugarrian aurrera egiten sumatu genituen batzuk, eta besteek berriz uholdeari erarik itsusienean egin zioten aurre. Beste bolada bat heldu zen gero, sinesgaitzenei erruki-irribarrea loratu ziena: Espainiako hedabide asko propagandagile; hautetsi eta ez-hautetsi kartzelara; presidentea Bruselan derrigor; 155. artikulua indarrean; hauteskundeetarako deia... «Zer uste zuten ba, hain erraza zela?», «Ez al zekiten zein zeukaten aurrez aurre?», «Ekonomiaren gainbeherarena ez da den-dena gezurra izango eta ez al zuten aurreikusi?», «Europaren nolabaiteko babesa ziurtatu gabe abiatu al dira?»...

Beste bolada batean gaude orain. Ez dira gailendu, baina ez dituzte gainditu. Ez dute ortzimuga harrapatu, baina ez dituzte gerarazi. Eta gu, hemen, berrien zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.