andoni egana
HITZ ETZANAK

Maria bainuan

2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Albisteen zerrenda bat egite hutsa bada etsia hartzeko adina. Alemaniako hainbat automobil enpresa esperimentuak egiten aritu da tximuekin eta gizakiekin gas isuriak neurtzeko. Piztuko ez zen, ba, eskandalua! Tximuenak ez du zalantzarako tarterik ere uzten, beraien onespenik gabeko zerbait den unetik. Pertsonenak ere dudak sortzen ditu, beraien baimenarekin egindako esperimentuak izan arren, diru premia gorrian zebiltzan giza-emakumeak izango baitziren baiezkoa eman zutenak. Eta behartutako borondateak ez du borondatetik ezer.

Hezkuntzan grebak; emakumeak lan bera egiteagatik askoz gutxiago kobratuz; preso eta iheslarien hurbilketa ez hain hurbil; burtsetako indizeak oinpean; sexu-abusuen berriak edonon; arrantzaren sektorea lanpostuak galdu eta galdu... Eta halere, tarteka entzuten da agintariren bat gauzak hobera doazela esanez, kimu berdeak aipatuz, enplegua sustatzen ari direla ziurtatuz.

Horrelakoetan maiz pentsatu izan dut agintari horiek Maria bainuan sartuta bizi direla. Ezagutuko duzue sukalde-teknika hori: uraren tenperatura berean bizi dira, alegia, herritarren ingurune berean, baina urarekin inolako igurtzirik izan gabe, hots, zer gertatzen ari den jakiteko adinako harremanik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.