andoni egana
HITZ ETZANAK

Isilaldia

2018ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Aspaldi esan zuen norbaitek isilaldia dela musikaren zatirik ederrena; «kafe hutsa» eskatu eta betiko txantxa egiten dizun zerbitzariari ez zara «betea eta hutsa»-ri buruzko Oteizaren usteak azaltzen hasiko; elipsia zer den badakite zinemak eta literaturak.

Euskararentzako lan-tresna gehiago eta oparoagoak aurkeztu berri dizkiguten honetan ongi etorriak, askotan xinpleenean huts egiten dugula pentsatzen hasia nago. Esaterako, gaztelerazko según horrek guztiz jan du gure mintzamoldea. Ez da joera normala, gainera, hizkuntz ekonomiaren aurkakoa da eta. Kentzearekin aski, eta halere sartu egin behar! Hori bai: kentzen hasita, esanari ongi lagundu behar zaio bekain eta ezpainak sahastuz, buruarieraginez, sorbaldak harrotuz... «Mozorrotuko zarete bihar?» « Ze eguraldi egiten duen!». Eta hori, ikasten oso erraza da, baina irakasten oso zaila, ez dakienari aurrez aurre jarrita, imintzioak eginez eta pazientziaz irakasten baitzaio, eta ez liburu edo testu bat emanda soilik.

Según elurretarako kateen antzekoa da: ahal dela inoiz erabili ez eta beti aintzat hartu behar den zerbait. Según erabili ez, baina aintzat hartu izan balu, Iñigo Martinezek ez zukeen dudarik egingo zein euskara eredu hobetsi bere erabakiaren berri ematerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.