andoni egana
HITZ ETZANAK

Imintzioa

2018ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Argazkietan lagunari adarra jotzeko asta-belarriak jartzen ikasi genuen; bi hatzez V bat osatuzgaraipen zeinua eta hatz lodi bakarra gorantz, onespen imintzioa egiten. Horraino iritsi ginen gu. Ondorengoek imintzioa dute egiteko modurik behinenetakoa.

Aste honetan emango dute telebista kate batean Adolf eta Rudolf Dassler anaien historia kontatzen duen filma. Zapatagileak biak, kirolerako propio egindako oinetakoak sortzea bururatu zitzaien. Zorotzat jo zituzten hasieran, baina 1936an Berlingo Olinpiar Jokoetan Jessie Owens afro-amerikarrak garaipena lortu zuen, eta oinetan Adidas zapatila iltzedunak zeramatzan, bi anaien enpresak eginak. Lana eta ospea lortu zuten, baina Bigarren Mundu Gerrak bien ibilbidea banatu zuen eta gerraren amaieran Rudolfek beste kirol-oinetako enpresa bat sortu zuen: Puma. Anaien enpresen arteko lehiak 1970ean Mexikon jokatu zen Munduko Futbol Txapelketarekin jo zuen goia. Pumak Pele jokalari brasildarra fitxatu zuen. Baina lehen partidarako oinetakoen lokarriak askatuta sartu behar zuen zelaira, epaileari lotu zitzan baimena eskatu eta kamera guztiak bere oinetakoei begira jarrarazi...

Lehenik egin eta gero imintzioa zen lehen. Orain deus egin ez duenak ere imintzio egiten daki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.