andoni egana
HITZ ETZANAK

Berrogei urte

2018ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Ehun metro ataritik atera. Hamaika pausori beste ehun eta hamar erantsi behar. Berrogei urteko tartea batetik bestera... Eta beste hamar urte epaitegi batek bagenekiena hala izan zela aitortu duen arte.

Ehun metroak gure etxeko ataritik Guardia Zibilen kuartelerainokoak ziren. Ehun eta hogeita bat pauso baino ez. Han torturatu zuten Andoni Arrizabalaga 1968an, eta gure ume belarrietara lehenengoz iritsi ziren «buruz behera zintzilik» eta gisa horretako esamoldeak. Milaka tortura kasuren ondotik, ume izanak zailduak, Muñecas herritik desagertua telebista pantailan ikusi genuen Tejeroren ondoan, Espainiako Kongresua hartu zuten hartan. Joxe Arregi hil berria zuten. Beste milaka tortura kasuren ondoren, 2008an, Portu eta Sarasolarena jakin genuen eta ordurako arrotz ez zitzaizkigun «erreka-zulo batera» eta horrelako esamoldeak entzun. Berrogei urteko tartea. Erreten ilun eta isila.

Isila baita tortura. Entzun izan ditut askotan gerra zibileko batailak eta bestelako gerratako batailatxoak mahai-jiran. Torturatuak mediku ofizialari alferrik, eta epaileari kontatzen dizkio jasandakoak eta honek entzungor egitean tortura salatzen du, baina ez da xehetasunak azaldu zale. Orbainak mintzo zaizkio, azaleko nahiz barruko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.