andoni egana
HITZ ETZANAK

Negarra jo

2018ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Ikasi; behar beste ikasterik izan ez badu, behar adina badakiela erakusteko diximuluzko bideak landu; horretaraino iristen ez bada, kopiatzen ahalegindu inor ez konturatzeko moduan; harrapatzen badute, aitzakiaren bat asmatu eta duin onartu zigorra. Hori da unibertsitateko ikasleak mendez mende egin izan duena. Irakasleak, berriz, eskolak ondo eman, ebaluazio modu egokiak ipini, nork eta zer kopiatu duen antzeman, kopiatzeak zenbaterainoko garrantzia izan duen neurtu... behar lituzke.

Nik ez nekien unibertsitateak aldezlerik zuenik ere. Badu, nonbait. Arartekoaren bertsio unibertsitarioa. Ikasle, irakasle eta unibertsitateko langileen kexa eta galderei erantzuteko dago. Gaizki ez zait iruditzen. Baina ematen dit zer pentsatua. Bitartekoren bat behar al du bere burua oker ebaluatua sentitu duen ikasleak, bere saileko beste irakasle batekin ezin konpondu den irakasleak, gelan giro endredatua duen ikasleak edo ikasleak sistema sofistikatuen bidez kopiatzen ari zaizkiola sumatzen duen irakasleak? Negarra, telebistan emititzen hasi zirenetik, gainbaloratua dago oso.

Barruan ikasten da, baina helburua, beti, kanpoan dago.Eta kanpoan bitartekari asko topatuko dituzte baina inorez laguntzeko. Hobe lukete ohitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.