andoni egana
HITZ ETZANAK

Gutxi

2018ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Eragin beti eragiten du erantzunak. Jendaurrean aritzen garenok ongi dakigu hori. Badakizu ez zarela ongi ari, nekez ari zarela. Halere, entzulearen erantzuna beroa bada, zeu joango zara berotzen eta ongi arituz bukatuko duzu lana. Aldiz, zeure ustez txukun ari bazara, ondo ere bai une batzuetan, eta halere entzulearen erantzuna epela bada, zeu joango zara hoztuz-hoztuz eta ez duzu lanik ongi burutuko. Zuzeneko emanaldietan elkar elikatzen dugu oholtzakoek eta behealdekoek, eta harreman horren eraginez joango gara puztuz-zapuztuz.

Espero dezagun euskal kulturaren kontsumitzaileei buruz argitara berri diren datuek sortzaileak ezkortasunerantz ez amilaraztea. Erantzun berorik gabe ere lanean jo eta su aritzetik lan bikainak sortzen dira. Autokonplazentzia igual izango da, baina euskarazko liburu, disko, aldizkari, kultur emanaldi zuzeneko... on asko sumatzen dut nik inguruan.

Kasu askotan hala izango da, baina ezina ez da beti aitzakia. Izan ere, gutxi garela esateak ere ez nau asebetetzen. Ez ikastolakume garenok aitona-amona izateko adinera heldu garenean. Zerbaitek huts egin du «euskarazko-gozatu» binomio horretan. Eta bada garaia beti batzuk adarrak puskatzen ibili gabe aginte publikoek ere gaiari serio hel diezaioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.