andoni egana
HITZ ETZANAK

Azpimarra

2018ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Lapitzez ekin zion eta nekez irakur daitezke hainbat hitz eta iruzkin; tinta gorridun boligrafoz segitu zuen eta hobeto nabarmentzen dira pasarte azpimarratu, asterisko eta ertzetan erantsitako hitz eta esaldiak; boligrafo urdinez zirriborratu zituen hurrengo orrialdeak, baina ez zen liburuaren bukaerara heldu, azken 50 orrialdeak garbi baitaude. Izkiriatzeko hiru modu eta esku bakarra dira.

Berrogei urte nire apalategian. Zarauzko fraideen liburutegitik hartu eta itzultzea ahaztutako liburu bat dut esku artean: Erich Frommen The Fear of Freedom, Paidós argitaletxeak Buenos Airesen gazteleraz argitaratua. El miedo a la libertad. Nire aurretik irakurri zuena fraidea zela sumatuta, morbo berezia du jakiteak fraide hark zer azpimarratzen zuen, zerekin azaltzen adostasuna, eta zerk sortzen zalantza.

Ez zait ariketa gaiztoan politagorik bururatzen nork irakurri eta azpimarratu duen jakinean liburu bat aztertzea baino. Liburuak garrantzia galtzen du eta azpimarratzaileak irabazten. Bera bihurtzen da liburuko pertsonaje nagusi. Ezagutzen dituzu akaso beretzat gorde nahi zituen iritziak... Masterrak faltsifikatuz dabilen jende horrek ez daki axaleko tranpekinbaino gozatzen. Gaiztorako ere eskas.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.