andoni egana
HITZ ETZANAK

Itzulera

2018ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Noizbait idatzi izan dut funtzionarioek, oro har, duten fama txarraren kontra. Haiek, zuzenagoa edo okerragoa, noizbait azterketaren bat gainditu dute behintzat. Ez zait justuagoa iruditzen senideren baten bidez zerbait jakinda edo lagunen baten bidez nonbait norbait behar dela entzun eta lanean hasten denaren kasua. Batzuek senide eta lagun gehiago baitituzte besteek baino.

Orain, politikan hogeitaka urte eman ondoren, Cristina Cifuentes Madrilgo Complutense Unibertsitateko bere lanpostura itzuli dela jakin berri dugu. Eta hori bai gaizki iruditzen zaidala. Ez Cifuentes anderearen kasuan bakarrik. Edonorenean. Noizbait azterketa bat gainditu izanak ez luke betirako eskubiderik bermatu behar. Politikara egin duen jauzi edo txurroak egitera irten den, ez luke atzera-buelta eskubiderik behar. Txurroak egiten dituenak ez dezake horrelakorik, baina aginte politikoan dagoenak utz dezake gainera propio hutsik bere lehengo postua edo bere neurrira berria sortu itzulera goxo-goxoa izan dezan...

Presaka itzultzen denak gutizia zuen jauzia; epe ertainera gogaituta itzultzen dena ez da grinatsua; okerbidean harrapatu eta luzera bueltatzen dena tranposoa da. Gutiziatsua, grinarik gabea, tranposoa... ederra perla bueltan hartzeko ere!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.