andoni egana
HITZ ETZANAK

Boniek

2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
1998an entzun nituen lehen itxafero hotsak Espainiak futbol Mundialeko partida bat galdu ostean. Nigeriaren aurka, oker ez banago. Bazuen bere grazia punttua handiuste inperialistak afrikar «gizarajo» batzuen pean ikusteak. Ordura artekoa lausoago dut oroimenean, baina esango nuke ez zela gure futbol selekzioa izatea galarazten zigunaren alde egotea kontraesan handiegia zenaren kontzientziarik hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarraldietan. Akaso borroka «handiagoetan» katigatuak geunden eta hitz larriagoek baino ez ziguten eragiten. Gainera, orain ez bezala, gure informazio iturriek zezen-larrua zuten jolasleku bakar. Jokalari espainiarrak edo Espainian jokatzen zutenak baino ez genituen ezagutzen eta nahiak ezagunaren alderoa errazago hartzen du ezezagunarena baino. Baziren 82an Arkonadak espainiar ikurrik gabeko galtzerdi zuri-zuriak jantzi zituelako harro zeuden, eta aldi berean, sakonenean Espainiak irabaztea nahiago zuten abertzale-abertzaleak.

Baina literaturak egokiago asmatzen du kontatzen. Poloniako selekzioak lortu zuen gure estimua, eta han azaltzen da Gizona bere bakardadean eleberrian. Soinujolearen semea zinemara egokitzen ari dira, noiz eta Julen Lopetegi hautatzaile asteasurra albiste den egunotan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.