andoni egana
HITZ ETZANAK

Nahasmena

2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Katua oso zen etxekoa, maitea. Premua jaio zelarik, begirada eta mimo guztiak berak bildu zituen, ordea. Katuak sumatu zuen aldaketa. Zeloak ezin eramanda, behin baino gehiagotan harrapatu omen zuten umearen sehaskara igo, eta haur jaio berriari jauzi egiteko asmoz. Katua maiteen zuenak, aitonak, horrela ez zegoela segitzerik, eta zaku batean bildu eta itsasora jaurti omen zuen. Ito. Kito!

Gertuan gertatutako aspaldiko kontuak. Orain mundua bihurriagoa da. Epaile alemaniar batek bizia salbatu dio zakur bati beste epaile batek heriotzara kondenatu ondoren. Animalien aldekoak mobilizatu egin dira nonbait, eta 250.000 sinadura bildu dituzte egun gutxian. Zakurraren bekatua zen emakume bat eta haren semea hil izana. Emakumea gurpildun aulkian zebilen, eta semeak hezurretako gaixotasun larria zuen. Emakumea behin betirako aulkira lotu zuena senarra izan zen, aizkoraz eraso baitzion. Kartzelaldia bukatzera zihoala eta senar-ohiaren beldurrez erosi omen zuen zakurra emakumeak. Berak hil du orain...

Azaleko eta sakoneko bereizten ahaztu egingo zaigu, dena nahasian datorkigu eta. Trumpek ere Siriarako prestatu dituen misilak «berriak, politak eta adimentsuak» direla iragarri du. Twitterren bidez, jakina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.