andoni egana
HITZ ETZANAK

Entzun

2018ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Haiekin hizketan hasi eta neronek kontatzen nuen istorio bat. Kontuzalea denak, normalean, entzuteko joera izaten du, eta gero bera hasten da istorioak kontatzen. Hala identifikatu nituen kontalari onak, eta gero, haiei entzundakoa jasotzea izan da nire egitekoa».

Maialen Morenoren hitzak dira. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan sortutako herri kontakizunak bildu ditu liburu batean. Garrantzitsua iruditu zait egitekoa, eta esanguratsua egiteko modua. Kontalari ona belarrien bidez identifikatu du eta ez ahoari erreparatuta. Ezaguna da oso guztiok bina belarri eta aho bakarra zerbaitengatik dauzkagula dioen esaera hori. Baina ahaztu egiten zaigu... Maiz irudikatu izan dut halako kontalari on —edo halako bertsolari bikain— jende askoren arteko bilera batean. Eta ez dut inoiz bileraren erdigunean kokatzen. Kokatzen dut beti gelaren ertz batetik so, belarriak zabal-zabal eta begiak handi-handi. Ari denak ez du ikasten. Entzuten ari denak ikasten du. Asko eta askotan entzuten asmatu duena da hizketan edo kantuan ona.

Ondo entzun. Horixe litzateke bertsolari gazte bati emango niokeen aholku bakarra. Ondo entzun gai jartzailearen hitz bakoitza. Entzun ondo beste bertsolariak dioena. Hortik aurrerakoa errazagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.