andoni egana
HITZ ETZANAK

Grina

2018ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Ez genituen museo handi edo jatetxe entzutetsuetara eraman. Gure betiko zitalekuetan jarri genien hitzordua. Zarauzko Inurritzako surtidoreko tabernan, Hendaiako Xaia ostatuan... BECen ere izan ziren txapelketaren final egunean, eta tematurik irten ziren handik: frisieraz batbatean kantuan aritzeko tradiziorik ez bazen ere, bertsolaritzaren tankerako zerbait abian jartzen ahaleginduko ziren euren lurraldean. Hizkuntza gutxitu bat biziberritzeko modu bat izan zitekeela sumatu zuten.

Poza eman zidan atzoko BERRIAn berriro Mirjam Vellingaren berri izateak. Ez zen momentuko beroaldia, ez gutizia soila. Poeta, abeslari eta hizkuntza ardatz hartuta zerbait berritzailea egin nahi duen oro bat-batean kantatzera gonbidatu dutela zioen. «Zorte apur batekin, jende gazteak frisiera erabiliko du, eta berarekin jolastuko da».

Ahozko eta idatzizko jardunen arteko erretena ez dela hain handia ikasi dugu haiengandik. Tradizioa eta sormena ez daudela muturtuta, tradiziorik zaharrena ere izan zela noizbait sormen berri. Europako Kultur Hiriburu da aurten Leeuwarden eta Donostia duela bi urte hala izan zelako egin genuen ezagupidea frisiarrekin. Hansel zelako hark ez gintuen gonbidatu metaforatzat zubia zuen estraineko ekitaldi hartara...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.