andoni egana
HITZ ETZANAK

Aharrausia

2017ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Duela pare bat hilabete eskas, sarritan pentsatu nuen: ez nuke gizon horren larruan egon nahi.

Erabaki larriak hartu behar zituen; bazekien erabakitzen zuena erabakitzen zuela aurkako asko eta suharrak izango zituela; leial jokatu beharra zeukan, eta aldi berean, burutsu. Txalo-hotsen artean indartu zen, traidore-hotsak entzun behar izan zituen une batez eta kantu-hotsez amaitu zuen bere lanaren lehen etapa. Itzalpeko lau ertzi izkin egiten ez zeukan samurra...

Irakurri nuen behin bere burua estu, zamak okertua eta betebeharrek abaildua sentitzen duenarentzat badela sendabide bat nekez hutsegiten duena: jo zoologikora. Hurbildu hipopotamoen sailera. Egon zain, luzaroan bada ere. Halako batean egingo du hipopotamoak aho-zabalka. Ez omen da buru-bihotzak baretzeko hipopotamo bat aho-zabalka ikustea bezalakorik. Aharrausiaren handiak, eta batik bat hura egin ondoren hipopotamoak inguruari begiratzeko duen indiferentziak jartzen omen zaitu zeure lekuan. Izaki bat baino ez zara, zamak zama eta fokuak foku. Burlaizez ari dira zenbait Puigdemont Bruselan eta Ganten turismoa eginez dabilela esanez. Inguru haietan ere izango da zoologikorik. Bisitaldi atsegina opa diot, nahiz inork ez ezerk ez lukeen giltzapean behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.