andoni egana
HITZ ETZANAK

Pentsioak

2018ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Lege makurrak edo justiziarik gabeak jartzea baino okerragoko zerbait bada: guztiok geurez egiten dugun zerbait legez inposatzea. Oso gerora konturatu ginen, baina gure ume garaian gazteleraren ortografia ikasten ari ginela eman ziguten lehen araua alferrikakoa zen guztiz. P eta b-ren aurretik m behar omen zen idatzi. Jakina! Esan ere halaxe egiten dugu guztiok eta!Sekulako ahalegina dago egin beharra hannnbre edo honnnbre ahoskatu ahal izateko. Egiten genuena derrigor egitera behartzen gaitu legeak.

Berradiskidetu hitzarekin gertatzen zait gauza bera. Ber hori alferrikakotzat daukat. «Adiskidetu al zarete?» galdetzen digutelarikjakinekotzat ematen baita izan dela bolada bat haserretuta ibili garena. «Bizi arriskuan» entzuten dudanean ere aldiro izaten dut zer pentsatua, jaiotzaz gero une oro baita bizi arriskukoa.

Pentsio sistemaren aldaketa proposamena dela-eta etorri zaizkit kontuok gogora. Jubilaziorako aintzat hartuko omen da orain «lan-bizitza» bere osotasunean. Eta zer da «lan-bizitza»? Zenbaitentzat, bizitzaren sinonimo soil. Beste zenbaitentzat, erabat kontrakoa: heriotza bitarteko bizitza ez den zatihori. Bi ikuspegiek hurbiltzera egingo balute, pentsioenarazoa ez litzateke hainbeste-koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.