andoni egana
HITZ ETZANAK

Arpoia

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Hamaika ilbeltzak. Ehun eta berrogei urte gaur. «Mila zortzireun eta setenta y otxuan, Zarauztik baletara txalupa bat juan…». Hala diote bertsoek.

Hil zuten bale hura, baina xextra sortu zen. Zarauztarrek sartu ziotela lehen arpoia, getariarrak gerora iritsi zirela, oriotarrak ere hurbildu zirela laguntzera… Zarauzko moila txikiegia izaki, balea Getariako kontxan uztea erabaki omen zuten. Hara heltzean, baina, moilan sarrarazi zuten getariarrek, eta ateratzen utzi ez. Zarauzko eta Orioko patroiek Azpeitira jo zuten epaitegira jabetza norena zen erabakitzera. Etaepaia urte eta erdira iritsi zenez, balea ongi usteldu eta alferrik galdua zegoen ordurako, eta ez zen inorentzat diru-etekinik izan.

Orduan ere amore eman baino nahiago izan zuten bi aldeek galdu. Baina bada ikasgai gehiago. Orduko paper-saltsan murgiltzean jabetuko gara bazela osasun publikoarekiko kezkarik, Getariako alkateak bi astera idatzi baitzion Zarauzkoari zerbait egin beharko zela esanez, balea ustelduak herritarren osasuna arriskuan ipintzen zuela. Eta honen erantzuna are «modernoagoa» da: « Sartu zuenak atera dezala! Orain kexa? Gustura hintzen ba, balea ikustera probintzia osotikjendetza joan denean?». Taberna zeukan nonbait alkateak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.