andoni egana
HITZ ETZANAK

Kornerrak

2018ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Borreroaren mila aurpegiena igaro zen eta orain gaiak badituela mila ertz esatea dago ongi ikusia. Eta izan, baditu. Batek galdera egingo du ea beste batzuentzat baden bezala jendaila klase horrentzat zergatik ez den euroagindu edo bidaiatzeko debekurik, ea zer interes ezkutatzen den atzean, eta ez du galdera horiek egiteko arrazoiaren faltarik izango; beste batek erantzungo dio hemen bertakoek ere indarkeriarako joera dutela eta zoru hori aspalditik dagoela ongarritua, eta ez da hain oker ibiliko; sandiak Iñigo Cabacasena ekarriko du gogora, aste honetan bertan itxi dutela kasua erantzulerik aurkitu nahi ez-ta; urliak herri-lanetan ari zen ertzaina izango du aipagai, bere onberatasuna eta izaera piezabatekoa; beste batek gogoraraziko dio ez zela lan-baldintza egokienetan ari eta horrek berak sor dezakeela bihotzekoa; negu-neguan futbol-zelaiko harmailatan atorra kentzen duten zale horiek horrexegatik bakarrik ere kondenaren bat merezi dutela esango du norbaitek Femen-ekoak hori egiteagatik zigortu izan dituztela askotan...

Musa ere bada bizitza. Askotan handian ezin dena txikian erabaki behar izaten da. Ni Miren Amurizarekin nago: «Ez nukeen istiluetan parte hartu zutenen pisukide izan gurako ostegun gauerdian».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.