andoni egana
HITZ ETZANAK

Autoan

2018ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Autoak dituzten herritarrak autoetan ari dira lotan. Autorik ez dutenak, zuhaitzen azpian». Hevi Mustafaren hitzak dira, Afringo administrazio autonomoko ordezkariarenak. Hirian bizi ziren 350.000 biztanleetatik 220.000k ihes egin dutela kalkulatzen dute, eta pentsatzekoa da autojabeek zorte hobea dutela arbolapearen babes soila dutenek baino. Ez zara kalkuluetan aditu, baina irudikatu dituzu donostiar, lasartear, hernaniar eta usurbildar guztiak aldirietan autoetan pilaturik edo Mendizorrotz, Ametzagaña eta Adarra aldeko arbolapeetan babes hartuta. Eta eragin egiten dizu derrigor...

Sakonekoa xehe-mehe ulertzen zailagoa da, zein eta ez diozun arreta handirik ipintzen edo nazioarteko politikagintzan aditu ez zaren. Siria eta Irakeko Kurdistango muga; Afrin, Kurdistango herrialde autonomoa; Erdogan eta soldadu turkiarrak; arabiarrez eta turkmenez osaturiko milizia islamistak; SDF, Siriako indar demokratikoak; Gurutze Gorria ere ez da fio Turkiako Ilargi Gorriak Afringo herritar kurduei eman diezaiekeen laguntzaz.

Eta mendebalderantz, autojabeez baino gehiago kezkatzen gara auto burujabeez. Atzokoa da berria. Uber enpresako gidaririk gabeko auto batek emakume bat harrapatu du Arizonan, Estatu Batuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.