andoni egana
HITZ ETZANAK

Txokantea

2018ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Ez dut uste naizenik beti min hartua dagoela dirudien horietakoa. Hiperkritikoa izateak piperkritikoa izenda daiteke gurean injustiziak konpontzen baino gehiago laguntzen du ingurukoak nazkatzen. Gauza batzuk ordea, txokanteegiak iruditzen zaizkit isilik gordetzeko. Eta sinets iezadazue harridurak eragiten didala haserreak edo salaketa nahiak baino gehiago.

Esku-orri bat iritsi zait begietara. Euskara-gazteleraz txukun eta egoki aurkeztua dago. Apirilean burutzen ari den hitzaldi ziklo baten berri ematen digu. Kultur ondarearen kudeaketa ikuspegi bat Gipuzkoatik du izenburu. Antolatzaile Ateneo Guipuzcoano dela ulertu dut eta laguntzaile Euskal Geografi Elkargoa. Babesle berriz Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritza. Ondo. Interesgarria iruditu zait… Baina esku-orrian bertan jartzen du hitzaldien hizkuntza gaztelera izango dela. Eta horixe gertatu zait txokantea.

Gipuzkoako kultur ondarea gazteleraz? Ze Gipuzkoaz ari zaizkit? Ze kulturaz? Ze ondarez? Ze ikuspegiz? Pentsatzekoa da parte hartu behar duten hizlari guztiek ez dakitela euskaraz. Itzulpen-zerbitzuak horretarako daude. Hitzaldietan bi ibilbideak izango dira eta horrek asko zailtzen du itzulpenarena. Konforme. Konforme?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.