andoni egana
HITZ ETZANAK

Berehala

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Atzo entzun nion adiskide bati. Berriketaldi dexente izan omen zuen aita zenarekin honen azken hilabeteetan. Eta gogoan zuen egin zion galderatako bat: «Aita, zuek gazte garaian eta heldu sasoian horren presaka bizi izan al zineten, itolarri honekin?» Ezetz erantzun omen zion borobil.

Egin daitekeena egin egiten da eta egun gauza asko egin daitekeenez pilatu egiten zaizkigu egitekoak. Horrez gainera informazioa ere trumilka iristen zaigu eta prozesatze hutsa ere ez da erraza gertatzen. Bi Koreak banatzen dituen mugako argazkia zen atzo berri; herenegun Sanferminetako bortxaketari buruzko epaia; asteazkenean Cifuentesen krema-lapurreta eta kargu uztea; asteartean EAJk PPri ipinitako baldintzak; ETAren bi agiriek bereganatu zuten protagonismo oro egun gutxi lehenago; Altsasuko gazteen epaiketa hasi berria zen…

Gauza asko gertatzen da eta gauza asko jakiten da berehala. Berehala osatu beharra daukazu iritzia eta berehala aditzera eman. Eta okerrena da, askotan, berehala heltzen den hori berehala joaten dela. Berriak berehala hartzen dio lekua zaharrari eta zaharra ez duzu berehalakoan berrituko. Garunaren urrutieneko zokoan baino ez neuzkan gordeak Iruñeko istiluetan atxilotutako Errenteriako gazteak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.