andoni egana
HITZ ETZANAK

Ataka

2018ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Egin ahala egiten da ongien bertsoa». Aholkua horrela formulatu ziguten lehengoek, eta halatsu luzatu diegu ondorengoei. Ohiturarik baduzu, sortzen ari zaren unean topatzen dituzun zailtasunei aurre egiteko prest egoten da garuna. Hemen silaba bat gehiagoko hitz sinonimo bat; han errimaren bat ez sartu eta bukaera alderako gorde; orain hau eta gero bestea. Kantuan hasterako bertsoa goitik behera osorik egina badaukazu, ordea, gogoratzera mugatuko da zure buru-indarra. Gogoratu eta sortu ezin da egin aldi berean. Eta gogoratzen ari zarenaren pieza txikiren batek huts egiten badizu, eraikin osoa eroriko zaizu, ez baituzu sortzen ari denaren alertarik martxan. Gainera, gogoratzen ari denaren gorputz eta aurpegi imintzioek eta doinuaren kadentziak ez dute ikusle eta entzuleengan egiazko emoziorik sortuko. Unean erditzen ari denarenak bai.

Iruzurgilearen ikuspegia ez zait tentagarri. Iruzurra onartu duenarena gehiago interesatzen zait. Demagun azterketa batera zoazela. Badakizkizu galderak, zure lehiakide batzuek ezbezala. Prestatu dituzu erantzunak. Ongi ez dezakezu ezeregin, ez baituzu zeure bururik harrituko. Eta gaizki egitekotarteren bat beti geratuko zaizu... Ataka horren aurrean, aurkitu baino nahiago deus jakin ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.