andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskuz

2017ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Galdera erretorikoak modan paseak daudela esan daiteke. Zoko usaina dute. Beste garai batekoak iruditzen zaizkigu. Erantzuna bere baitan duten galdera horiek min ematen diote aski hezia dagoen jendarteari. Dekodifikatua dago trukoa eta ez da gauza tristeagorik tranpa zertan datzan badakigunean, norbait magia numero hori egiten saiatzea baino.

Zoko usaineko galderak eginez sumatzen dut kazetari espainiar asko kataluniarrei elkarrizketak egitean. «Ez al da egia independentziarako bide zoro horretan ez zenutela espero indar ekonomikoek hain nabarmen eta hain presaka bizkarra emango zizuetenik?».Galdera horrela eginda, elkarrizketatuari ia-ia ez zaio geratzen elkarrizketatzaileak nahi duen erantzuna ematea beste biderik. Gainera, batak, galdera prestatzeko aski denbora izan duenak, azkarra eta zorrotza dirudi trukoa harrapatu ez dutenen begietara, eta besteak, galdera bihurria bote lasterrean erantzun behar duenak, erdi leloa.

Horrelako galderagileek merezi lukete elkarrizketaren mami hutsalaz nazka-nazka eginda zegoen idazle hark eman zuen erantzunaren modukorik. «Eta zuk zer idazten duzu, eskuz ala ordenagailuz?». «Eskuz. Beti eskuz. Ordenagailuaren teklatuari zerekin kalkatzen diodala uste duzu ba?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.