andoni egana
HITZ ETZANAK

Azentua

2018ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Euri langarra ari duela maite dut gehien. Harri arreari indarra lapurtzen dio eguzki erreak. Nolanahi ere, han beti sentitu izan naiz ongi. Ez dakit diren umetako oroitzapenak, gaztetakoak edo helduarokoak lekua bera goxo bihurtzen didatenak. Han, natura dut askotan amu; kultura beste batzuetan; maiz biak. Arantzazuz ari naiz.

Umetatik entzun genuen ipuin herrikoiaren traza hartzen genion pasadizo hura: bazihoan mendian zehar Errodrigotxo Baltzategiko artzaina eta elorri batean topatu zuen Ama Birjinaren irudia. «Arantzan zu?» galdetu omen zion, harriduraz. Eta hortik zetorren, nonbait, Arantzazuko Ama Birjinaren izena… Hitzak pittinen bat bihurritzea aski zen ulergaitzenari ere zentzua emateko.

Ez gara bakarrak, ordea. Aste honetan irakurri dut Ander Izagirreren artikulu bat. Bolivian ibilia da eta Potosíko meatzeez ari zen. XVII. mendean meatze haietako nagusiak euskaldunak izan zirela kontatzen zuen eta Potosíko lehen patroitzat Arantzazuko Ama Birjina izendatu zutela. Egun, «Aranzazú» ahoskatzen omen dute, azentua nahieran jartze hutsaz bertako zenbait toki-izenen —Ñancahuazú ibaia aipatzen du berak— itxura oso-osoa emanez. Guk hitzak komenentziara bihurritu bagenituen, besteek ere eskubide bera zuten…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.