andoni egana
HITZ ETZANAK

Ordurako

2018ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Berlingo harresia eraitsi zuten ordurako; ETB1 eta ETB2 abian zirela baziren zazpi-zortzi urte; Amets Arzalluz hasia zegoen bertso-eskolara arrimatzen; euskal preso politikoak sakabanatuta zeuden ordurako; Bernardo Atxagak Obabakoak argitaratua zuen eta Negu Gorriak-ek bertso-hop aditzera emana; Euskaldunon Egunkaria argia ikustear zen; baziren urte batzuk Jose Antonio Ardantza lehendakari zela; Argelen, negoziazio ahaleginak porrot egin zuen ordurako; Arconadak utzia zuen futbola; gure alaba oinez hasia zegoen; hasiak geunden ordenagailuan idazten; txirrindulariek esfortzu-probak egiten zituzten; aski arrunta zen ordurako bidaiatzea edo bidali beharrekoak fax-ez igortzea; euskara batuaren erabilera egonkortua eta sustraitua zegoen irakaskuntzan; ordurako bizitzaren laugarren hamarraldian sartzera nindoan; ordurako...

Atzo zen 1990. Herenegun gehienez. Zerrendatu ditudanak ez ezik, beste mila kontu ere ezagutu genituen... ordurako. Eta egunotan harritu egin naiz jakitean Osasunaren Mundu Erakundeak 1990 arte homosexualitatea ez zuela buru-gaisotasunen zerrendatik ezabatu. Gure belaunaldikoek mundualdiaren erdia baino gehiago igaro dugu ezarritako eskema horienpean. Non zebiltzan? Non genbiltzan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.