Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Ahurrak

Andoni Egaña -

2018ko ekainak 10

Eskenategi berri bat ireki zaigu», esaten hasia dago buruzagien hizkera onustekoa bere jatorragoaren gainetik noiz ipini duen konturatu ere egin gabe. Mugitzen ohitua dago eta ez zaio asko kosta etxetik errepiderakoa egitea. Leloak suhar oihukatzeko prest dago, ez baita alferrik izaten bera umeen eskola-kiroleko partidetan «jo ta ke irabazi arte!» marruka hasten dena gol bat sartzen dietenero. Sinesten du berak, eta sinetsi nahi luke besteek ere sinesten dutela.

Azken bi-hiru asteak ez dira samurrak izan beretzat. Azalpenak eskatu dizkiote txikiteoan ere, eta «herriaren onura» sintagma ikasi berrian aurkitu behar izan du estalpea. Herriaren mesedetan bada hau eta honen kontrakoa egin daitezkeela frogatzen saiatu da. Lehen aldiz doa; lehen ere izan zuen noizbait joateko tentazioa, baina. Juanjo, Markel eta konpainia joango direla jakiteak eman dio azken bultzada. Sinesten du, nahiz badakien batzuek zalantzan jartzen dutela bere sinesmena.

Ez du inoiz, orain arte behintzat, identitatearen gaian kokatu «kontraesan nagusia». Baina gizartea aldatzea hain zail sumatzen duen honetan, edozein hari-muturri tiraka hasteko prest dago. Sinetsi nahi luke sinesten duela.

Elkarri eskua ematea egokitu zaie. Ahurrek lortu dute begiek ezin zutena.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.