andoni egana
HITZ ETZANAK

Zeru-lurrak

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Irribarrea behintzat ohostu digu zabaldu den berriak. Egia da nonbait Ameriketako Estatu Batuetan behe-behetik hasi eta goi-goraino hel zaitezkeela dioen esaeraren mamia. Jesse Duplantis telebistaz predikuak egiten dituen artzain ebanjelista da. This Week With Jesse bere programak ehun miloi lagunetik gorako audientzia du. Programa horietako batean azaldu zuen Jesukristok, gaur egun bizi izan balitz, ez zukeela astoan egingo batetik besterakoa. Eta Jainkoak agindu ziola bere hegazkin zaharrean ibili ordez Falcon 7Z luxuzko hegazkinean bidaiatzeko aurrerantzean. Bere jarraitzaileek men egin diote Jainkoaren esanari bezala artzainaren eskaerari, eta, diru-bilketa egin ondoren, hegazkin berria erosi diote. Hirugarrena omen du gisa horretan eskuratua...

Duela hamazazpi urte, San Franciscon apaiz euskaldun bat izan genuen gidari kultur-emanaldi bat eskaintzera joan ginenok. Etxea hiriaren zonalde politentsuenean zeukala kontatu zigun; windsurf zalea zela oso Afrikan kirol hura probatu zuenetik; autoa kristau euskaldunen komunitateak oparitu ziola bere joan-etorri luzeak errazte aldera…

Umetan, Gogor diskoko abestiak ikasi genituen guk, eta ahoa bete hortz geratu ginen. Ikasi genuen mundua zabala dela, eta esku-zabala zerua…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.