andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskuz esku

2018ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Zortzi-hamar urte genituela denbora pasa genbiltzanean, ohikoa zen koadrilara norbaitek ekarritako komiki bakarra, tebeoa orduan, eskuz esku pasa eta txandan geureganatzea. Zain egotea ez zen nonbait orduan ere gustukoa baina batzuk askoz ere denbora gehiago ematen zuten komikiari so besteek baino. Eta bagenekien aldez aurretik nork zenbatsu denbora emango zuen. Izan ere, bitan banatzen baitzen lagun taldea: tebeoairakurtzen zutenak eta «ikusteko» soilik erabiltzen zutenak. Niri ez zitzaidan buruan sartzen irakurtzen jakinda ikuste hutsarekin asetzearen hori...

Geroztik ez naiz pentsatzen jarri talde batekoen eta bestekoen bideak desberdinak izan diren kultur kontsumoari dagokionez. Ez dut gainera determinismoetan sinisten eta gaur joera bat duenak bihar bestea izan dezakeela ulertzea oso da osasungarri.

Orohar mutilak mutilekin eta neskak neskekin elkartzen ginen adina eta garaia zen hura. Ez dakit neskek ere eskuz esku pasatzen zituzten tebeoak. Ez dakit neskek ere batzuk ikusi soilik eta besteek irakurri egiten zituzten komikiak. Dakidana da, orduko neska haiek direla egungo kultur-ekoizpen askotarikoen bezero nagusi. Irakurle-talde, antzerki emanaldi, hitzaldi edo musika kontzertuetara... hurbildu besterik ez dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.