HITZ ETZANAK

Eskuz esku

Andoni Egaña -

2018ko martxoak 9
Zortzi-hamar urte genituela denbora pasa genbiltzanean, ohikoa zen koadrilara norbaitek ekarritako komiki bakarra, tebeoa orduan, eskuz esku pasa eta txandan geureganatzea. Zain egotea ez zen nonbait orduan ere gustukoa baina batzuk askoz ere denbora gehiago ematen zuten komikiari so besteek baino. Eta bagenekien aldez aurretik nork zenbatsu denbora emango zuen. Izan ere, bitan banatzen baitzen lagun taldea: tebeoa irakurtzen zutenak eta «ikusteko» soilik erabiltzen zutenak. Niri ez zitzaidan buruan sartzen irakurtzen jakinda ikuste hutsarekin asetzearen hori...

Geroztik ez naiz pentsatzen jarri talde batekoen eta bestekoen bideak desberdinak izan diren kultur kontsumoari dagokionez. Ez dut gainera determinismoetan sinisten eta gaur joera bat duenak bihar bestea izan dezakeela ulertzea oso da osasungarri.

Orohar mutilak mutilekin eta neskak neskekin elkartzen ginen adina eta garaia zen hura. Ez dakit neskek ere eskuz esku pasatzen zituzten tebeoak. Ez dakit neskek ere batzuk ikusi soilik eta besteek irakurri egiten zituzten komikiak. Dakidana da, orduko neska haiek direla egungo kultur-ekoizpen askotarikoen bezero nagusi. Irakurle-talde, antzerki emanaldi, hitzaldi edo musika kontzertuetara... hurbildu besterik ez dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna