andoni egana
HITZ ETZANAK

Amorruz

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Urteak daramatza gutxiago jateak onura baino ez dakarrela sinetsi nahian. Supermerkatura joan eta hartu ez hartu dabilenean ikasi du ez hartzen. Beharko! Bitxi batzuk saldu zituen eta orain arropa zaindu eta gordetzen du bitxien gisan, edozer berria erosi beharraren ezustekoak erabat trastornatzen baitio hileroko aurrekontua. Etxean tindatzen du ilea. Madarikatu egiten ditu udaberri hotzak, berogailuarentzako erregaian espero baino gehiago gastatzera daramatelako. Koaderno batean apuntatzen du gastu oro, zehatz eta zuzen, eta ezkutatu egiten du gero koadernoa, ez baitu nahi inork jakin dezan zeinen juxtu dabilen. Faktura guztiak errepasatzen ditu goitik behera, ez baitago inork ziria sar diezaion. Eta betaurreko batzuk erantzi eta besteak jantzi ibili behar izaten du, hurbil-urrutirako balio zuten haiek garestiegiak iruditu eta ez baitzituen erosi.

Etxearen fatxada berritu beste irtenbiderik ez zela jakin zuelarik jo zuen hondoa. Txinurri, beretzako lain egin eta antolatzen ohitua zegoen, baina bazekien ez zuela sobraturik batere. Eta amorrazioz beteta jo zuen pentsiodunen manifestaziora, sumatzen baitzuen beste batzuk lapurretan hain lotsagabe ibiliarren, euren hitza janagatik, asmatuko zutela fatxada berritzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.