andoni egana
HITZ ETZANAK

Teresarentzat

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Beethovenek zuhurtzia eta xuhurkeriaren tarteko gaixotasun klase hori ba omen zuen gorreriaz gain. Hala diote. Dirurik gabe geratuko ote zen beldurrak bizi omen zen. Etaproduzitzen omen zuen asko eta bere lanak saltzen egin aurretik ere. Horregatik geratu ziren jo eta ma musikaria hil ondoren bere paperen artean argitaratu gabeko obra bat aurkitu zutenak. Lehen orriaren goialdean, eskuz idatzia, nori eskaini zion ere azaltzen zen: Elisarentzat. Argitaratu zuten, eta musikagilearen obra ezagunenetarikoa bihurtu zen, jasotzaile ezezaguna izenburu...

Gerora, ordea, ikerketan sakondu ahala, adituren batek besterik eman zigun aditzera. Beethoven analfabetoa zen nonbait hogeitaka urterekin ere. Musika idazten bazekien, jakina, baina idazkera arrunta ez zuen menperatzen bere kabuz ikasi zuen arte. Eta letra ere halakoa, Elisa irakurri zutenek oker irakurri zutela diote adituek, eta benetan jarri Teresa jartzen duela. «Teresarentzat» dela betidanik «Elisarentzat» zela uste genuen hura.

Pedro Sanchez bihurtu da azken bi egunotako Teresa. Hor zegoen, baina ez genuen espero. Joan deneko ostegun goiz argitu ezineko hartan gogaitua nengoela, ez zidala ezerk piperrik inporta idatzi nuen. Argi geratu da politikan analfabetoa naizela...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.