Rossiniren 'Sevillako bizargina' opera, asteburuan Donostian

Donostian aurkeztu zituzten, atzo, asteburuko emanaldiak. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2015eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Gioachino Rossiniren (1792-1868) Sevillako bizargina operaren bi emanaldi egingo dituzte asteburuan, larunbatean (20:00) eta igandean (19:00), Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta antolatzaileek, Opus Lirica konpainiako Domingo Martinek eta Ainhoa Garmendiak, jakinarazi dute horietarako sarreren %80 saldu dituztela jada. Iaz eratu zuten taldea, Donostian opera denboraldi iraunkor bat sortzeko asmoarekin, eta asteburuko emanaldiak Donostia Kulturarekin elkarlanean taularatuko dituzte.

Opus Liricakoek «zorrotasunaren eta kalitatearen» aldeko apustua egin dute, eta, horregatik, operan parte hartuko duten kantariek hamar egun daramatzate obra entseatzen. Nicola Zorzi eszenako zuzendariaren esanetan, topikoetatik urruntzen saiatuko dira, «muinera jotzeko».

Ondoko kantariek parte hartuko dute operan: Silvia Beltramik (Rosina), Jorge Francok (Almaviva kondea), Sergio Vitalek (Figaro), Alberto Zanettik (On Bartolo), Nika Guliashvilik (On Basilio), Haizea Muñozek (Berta) eta Gabriel Alonsok (Fiorello). Operak kontatzen du nola ahalegintzen diren Almaviva eta Bartolo, Rosina gaztea, kosta ahala kosta, haietaz maitemintzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.