HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Bost minutuko lasaialdia'

Ai ama!

Idazlea: Jill Murphy. Ilustratzailea: Jill Murphy. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2016ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Jendea adjektiboak faltan gelditzen da liburu irudidun hau irakurri ondoren. Eta ez da gutxiagorako, nik uste.

Bihotz altxagarri ezinbesteko bat da —sinistu egin beharko didazue— eta denok goza dezagun egina dago, haurrek zein gurasook, bi aldeentzako mamia baitu obra honek, azal eta guzti osatzen dituen 32 orrialdeetan.

Haurrak autoritarismorik gabeko askatasun testuinguru batean agertzen dira, xalo bezain egoskor. Heldua, beste aldean, gurasogintzan ari garen guztiok bizi dugun egoera batean, norbere buruari bost minutuko lasaialdia opatzera mugatuta, tinko bezain ulerkor.

Zenbat gurasok ez ote duten beren burua ikusiko Itzel andrearen larruan islatuta!

Badaezpada esango dut, gaia orokorra izanik ere, eta pertsonaien karakterizazioa —eta oro har kontaketaren haria— hiruzpalau urtetik aurrerako edozein haurrekin irakurtzeko neurrikoak izanik ere, familia girora mugatzen dela kontaketa, eta testuinguru horixe dela irakurketa eremu ideala.

Bilduma baten parte izanik, ea gainerakoak euskaraz jartzen laguntzen diegun argitaratzaileei, lehen hau barra-barra erosita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.