Hauteskunde ondorena. Alderdien elkarrizketak

Oraingoz, oposizioan ikusten du bere burua PSEk

Bakegintzan EAJrekin akordioa lortzeko aukera ikusten du, baina gai ekonomikoetan zailtasunak nabari ditu

Erredakzioa
2012ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
«Argi dago gaur gaurkoz oposizioko alderdia garela». Jose Antonio Pastor PSE-EEko eledunak bere burua oposizioan ikusten du. Dena den, zenbait gaitan EAJrekin akordiora heltzeko aukera ikusten du Pastorrek. «Argi dago orain arte EAJk ez duela koalizio gobernua osatzeko proposamen zehatzik egin edo akordiorako lehentasunik ezarri. Gai batzuei buruzko eskema bat baino ez digu proposatu», aipatu du Pastorrek, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.

Pastorren arabera, zenbait gaitan jeltzaleekin adostasunera iristeko aukera gehiago dituzte. «Adibidez, bakegintzan, elkarbizitzan, giza eskubideetan edo memoriaren institutuan, gai horiek guztiak bilakaera handia izan dutelako iragan legealdian». Era berean, gai ekonomikoetan, zerga politikan, autogobernuan edo gizarte auzietan adostasunera iristeko zailtasun handiagoak nabari ditu Pastorrek.

Itunak lortzea «saihetsezina»

Edonola ere, begi onez ikusten duarazoen diagnostikoak eta irtenbideak elkarrekin partekatzeko ahalegina. «Herrialde hau inoiz ez da gehiengo osoz gobernatuko, eta ondorioz, saihestezina da akordio handiak lortzea».

Bere ustez, hauteskunde emaitzak ez dira onak izan, baina «eztahondamendi bat ere». Pastorren irudiko, emaitza «duinak» izan ditu PSE-EEk. Eusko Jaurlaritzan sartzeko hipotesiaz hitz egin du: «EAJrekin gobernuan sartzen bagara, gizarteari egonkortasun irudia ematea komeni dela uste dugulako izango da. Ez da PSE-EE salbatzeko izango». Pastorrek oroitarazi du alderdiak urte asko eman dituela oposizioan, Jaurlaritzatik eta aldundietatik kanpo. «Ez da ezer gertatu; alderantziz, handitzen eta gizartean oinarriak sendotzen joan gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.