Hiruka komunikazio taldeak ordezkatuko du 'UK' aldizkaria

Edu Lartzanguren -

2014ko abenduak 27
Uribe Kosta eskualdeko (Bizkaia) komunikazio paisaia aldatu egingo da urte amaierarekin batera. UK aldizkaria eta www.ukberri.net Interneteko albistegiak bertan behera geratuko direla iragarri dute horien bultzatzaileek. Horiek ordezkatzeko, beste astekari bat, Interneteko atari bat eta irrati bat sortuko dituzte, Hiruka komunikazio talde berriaren eskutik.

Azken zenbakia astelehenean argitaratu zuen UK aldizkariak. Ukberri.net-ek ere datorren astelehenean argitaratuko du azken albistea. Justuri irrati egitasmoarekin elkartuta sortuko dute Hiruka taldea. Agindu dutenez, Interneteko ataria eta astekaria urtarrilean abiatuko dituzte. Irratia airean jartzeko, ordea, «hilabete batzuk» beharko dituztela esan dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna