Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Galeano ahizpak, finalera

Iera Agirre, sakatzen, herenegun,Elgoibarren. JON URBE / FOKU.
Julen Etxeberria.
2020ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Zehaztuta daude Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalak: Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi, eta Leire eta Ainhoa Galeano ahizpak ariko dira pilota gozokoan; eta, Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldai eta Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi pilota mistokoan. Bi final horiek igande honetan jokatuko dituzte Irunen (Gipuzkoa), Uranzu pilotalekuan, eta ETB1k zuzenean emango ditu biak ala biak. Harmailetan ikusleak izango dira, 300 gehienez —700 pasatxo sartzen dira Uranzun—, eta osasun protokoloak dioen bezala, maskara jarrita izan beharko dute une oro, eta ezingo dute partida zutik ikusi.

Pilota mistoko finala aspaldi zegoen zehaztuta, koronabirusak txapelketa eten aurretik. Gozokoa, ordea, herenegun geratu zen argituta. Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu zituzten finalerdietakoak, hiru hilabete eta erdiko etenaldia izan eta gero.

Aurreneko partida oso parekatua izan zen: Galeano ahizpek eta Ainhoa Ruiz de Infante-Amaiak Jakak hamaika aldiz berdindu zuten, azkenekoz, hamabosna, baina azken txanpan, hobeto aritu ziren Galeano ahizpak, eta 18-16 nagusitu ziren.

Lehen finalerdiak izan zuen parekotasuna falta izan zitzaion bigarrenari. Agirre-Ruiz de Larramendik oso erraz gainditu zituzten Irantzu Etxebeste-Ane Urkizu. Emaitza oso argigarria da: 18-3.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.