Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Aitzakiarik gabeko komedia

Angel Aldarondo.
2017ko irailaren 26a
00:00
Entzun

'Le sens de la fête / C'est la vie!'



Zuzendariak: Olivier Nakache, Eric Toledano. Aktoreak: Jean-PierreBacri, Gilles Lellouche, Suzanne Clement, Jean-Paul Rouve. Herrialdea: Frantzia. Iraipena: 115 minutu.

Bigarren komedia arina Sail Ofizialean, programatzaileen ausarkeria oraingoan akaso suizida bihurtuz. Ez filmak publikoa asebetetzen ez duelako —barreak etengabe entzun dira Kursaal erraldoian—, baizik eta arintasuna ez dutelako mozorrotu. Hau da, komedia hutsal bat ez suertatzeko, derrigorrez aitzakia serio bat bilatu behar da: politika, terrorismoa, familiako gatazkak edo, zuzendarien aurreko zintan bezala, aniztasun funtzionala eta arrazakeria.

Arina eta azkarra da, zentzu guztietan, komedia koral frantses hau: erantzunen eta gag-en erritmoa, pertsonaien joan-etorriak, musika, muntaketa... Gidoi sinple baina oso eraginkorra du, Louis de Funesen film eguneratu bat balitz bezala, ahaztua dagoen nahaspilo-komedia sortuz.

Amaieran txalo zaparrada jaso zuen, baina salbuespenezkoena da filmaren erdian ikusleak txaloka hasi izana. Oso gutxitan gertatzen da, eta baliteke arrazoi extra-zinematografikoa izatea: ziurtatzen dutenez, hobe da komedia bat konpainian ikustea; barreak ugaltzen ditu. Eta Zinemaldiaren testuinguruan —filmaren egileak eta aktore protagonistak bertan izanda— biderkatu egiten dira. Los lunes al sol —hau bai aitzakia abileko komedia erraz-erraza— filmarekin gertatu zitzaigun, entzundako txalo eta algarak Kursaaletik kanpo ez ziren errepikatu.

Kasu, arintasuna izango da Sail Ofizialean egoteko arrazoia justifikatzeko zailtasuna. Baina osterantzean, filma guztiz koherentea da bere asmoekin. Pelikulak meta-txiste bat dauka horri buruz, zerbitzari etorkina desenkusa baten bila ibiliko da, azkenean aurkitu arte, baina ez digu ikusleoi azalduko. Filmak behin bere helburua lortuta, beste aitzakiarik behar ote?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.